Zaintzaren hariak

ebook

By Felix Arrieta Ferrer

cover image of Zaintzaren hariak

Sign up to save your library

With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.

   Not today
Libby_app_icon.svg

Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

app-store-button-en.svg play-store-badge-en.svg
LibbyDevices.png

Search for a digital library with this title

Title found at these libraries:

Loading...
Ez dago zaintzaren inguruan nahitaezkoa zaigun eztabaida baino auzi garrantzitsu eta premiazkoagorik gaur egun. Pandemiak sozialki birdefinitu gaitu guztiak, eta bereziki adinekoak. Adineko gehienek zaintza gehiago eskaintzen dute (beren familian, maila komunitarioan eta abar luzean) sistema publikoari eskatzen diotena baino. Beren kontu-balantze soziala positiboa bada ere, autodeterminatzeko gaitasunik ez duten egoiliar gisa definitu ditugu, zaindu beharrekoak, familian eta ingurunean betetzen duten funtzio sozialaz gabetuta, gastu-iturri gisa. Adinekoen eta pertsona zaurgarrien zaintzaren 360 graduko bidaia egiten da ondoko orrietan, eta irakurleak askotan ikusiko du bere burua bertan islatuta, aurpegi desberdinetako edozeinetan: egoera horietako batean dagoelako bera edo hurkoren bat, edo noizbait halaxe egongo den ziurtasun osoa duelako. Zaintza erdigunean jartzeko aldarria feminismoari zor zaio (hori ere bai). Ez da harrigarria, zaintza-lanen ardura emakumeen bizkar gainean baitago nagusiki, eta mendez mende iraun duen desberdintasunaren hezurdura osatzen du horrek, dela esfera pribatuan, dela publikoan. Liburu honen asmoa gainditzen duen auzia da hori, dudarik gabe. Baina egileak ez dio bizkar eman, aitortzen du feminismoaren ekarpena, eta handik edaten jarraitzera gonbidatzen gaitu gizarte-zerbitzu publikoen berrantolaketa eskatzearekin batera. Abiapuntu zintzoa, errespetuzkoa eta ezin egokiagoa iruditzen zait. Eskerrik asko horregatik ere, Felix. Pilar Kaltzadaren Hitzaurretik
Zaintzaren hariak